Haizea Pastor Gasteizen jaio zen 1987an. Hasieratik, argazkigintza sozial eta artistikora, publizitatera, kolorearen kudeaketara eta postprodukziora bideratzen du bere prestakuntza. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egiten du. Bere lanak errealizazioarekin, argazki-zuzendaritzarekin eta etalonaje digitalarekin lotuta daude.
Haizeak ibilbide luzea egin du argazki-errealizadore eta zuzendari gisa, baina animazioaren munduan egiten duen lehen murgilketa da hau.
Filmografia.
Ur handitan: errealizazioa eta argazkigintza
Gure Esku dago (dokumentala): errealizazioa eta argazkia
Egunkaria (dokumentala): errealizazioa eta argazkia
Altsasu, gauaren muturrerainoko bidaia (dokumentala): errealizazioa eta argazkia
Sagak: errealizazioa eta argazkigintza
Hasiera guztiek amaiera dute: errealizazioa eta argazkigintza
Fin de eta (dokumentala): kamera-laguntzailea
Solopecios, memoria sumergida (dokumentala): Zuzendaritza eta argazkia
Elizarekin topo egin dugu (dokumentala): errealizazioa eta argazkigintza
Euskadi zentsura frankistapean (dokumenala): errealizazioa eta argazkigintza
Sexu-txalo-muxu tiro pum: zuzendaritza
Autokritikaren boterea (dokumentala): errealizazioa eta argazkigintza
Catalunya agur: errealizazioa
